viernes, 17 de enero de 2020

Telebista-Tailerra DBH 3B

Urtarrilak 16an, gure 3. mailako ikasleak telebista-izar bihurtu dira! Telebista tailerrean ikasi dute nola egiten den albistegi bat: batzuk kazetari lanean ibili dira, beste batzuk teknikarien papera hartu dute eta beste batzuk zuzendari eta aurkezleen zereginetan aritu dira. Gauza pila ikasteaz gain, albistegi ikaragarria ekoitzi dute.

martes, 19 de noviembre de 2019

Logoaren Lehiaketa

Azaroak 18 - Martxoak 15 - Apirilak 6


Lehiaketaren xedea


Los Herran BHI ikastetxearen logoa aldatzera goaz eta ikastetxea identifikatuko duen logotipoaren lehiaketa zabaldu nahi dugu. Lehiaketa honen helburua beraz, ikastetxearen irudia izango den logoaren diseinua aukeratzea da.

Partehartzaileak

Ikastetxe honetako edozein ikasle. Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, bi logo aurkeztu ahal izango ditu.

Nola parte hartu edo lanen aurkezpena
Azaroaren 18tik aurrera ikastetxe logoaren diseinuaren lehiaketan parte hartu ahal da.

Parte hartzeko honako formularioa bete beharko da:


Lehiaketaren oinarriak eta formularioaren esteka ikastetxeko webgunean argitaratuko da.

Epaimahaia eta ebazpena

Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:
  • Zuzendaritza taldeko kideak
  • IKT arduradunak
  • Plastikako irakasleak
Epaimahaiak erabakia hartu bezain laster, irabazleari jakinaraziko zaio eta ikastetxeko webgunean emango da ezagutzera.

Balorazio irizpideak

Proposamen irabazlea aukeratzeko baloratuko diren irizpideak honakoak izango dira:
  • Diseinu polita
  • Diseinu berritzailea
  • Ikastetxearen nortasuna adierazten duena
  • Edozein tamainara egokitzeko gaitasuna

Saria
Epaimahaiak hiru sari banatuko ditu:

Logo irabazlearentzako:
  • haririk gabeko aurikular batzuk eta bluetooth bozgorailua bat.
Parte-hartzaile guztien artean bi zozketa egingo dira:
  • haririk gabeko aurikular batzuk
  • bluetooth bozgorailua
Logoak aurkezteko azken eguna: Martxoak 15 
Emaitza argitaratuko den eguna: Aste kulturalean, Apirilak 6-7-8

Telebista-Tailerra DBH 3B

Urtarrilak 16an, gure 3. mailako ikasleak telebista-izar bihurtu dira! Telebista tailerrean ikasi dute nola egiten den albistegi bat: bat...