Azaroak 18 - Martxoak 15 - Apirilak 6
Lehiaketaren xedea
Los Herran BHI ikastetxearen logoa aldatzera goaz eta ikastetxea identifikatuko duen logotipoaren lehiaketa zabaldu nahi dugu. Lehiaketa honen helburua beraz, ikastetxearen irudia izango den logoaren diseinua aukeratzea da.
Partehartzaileak
Ikastetxe honetako edozein ikasle. Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, bi logo aurkeztu ahal izango ditu.
Nola parte hartu edo lanen aurkezpena
Azaroaren 18tik aurrera ikastetxe logoaren diseinuaren lehiaketan parte hartu ahal da.
Parte hartzeko honako formularioa bete beharko da:
Lehiaketaren oinarriak eta formularioaren esteka ikastetxeko webgunean argitaratuko da.
Epaimahaia eta ebazpena
Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:
- Zuzendaritza taldeko kideak
- IKT arduradunak
- Plastikako irakasleak
Balorazio irizpideak
Proposamen irabazlea aukeratzeko baloratuko diren irizpideak honakoak izango dira:
- Diseinu polita
- Diseinu berritzailea
- Ikastetxearen nortasuna adierazten duena
- Edozein tamainara egokitzeko gaitasuna
Saria
Epaimahaiak hiru sari banatuko ditu:
Logo irabazlearentzako:
- haririk gabeko aurikular batzuk eta bluetooth bozgorailua bat.
- haririk gabeko aurikular batzuk
- bluetooth bozgorailua
Emaitza argitaratuko den eguna: Aste kulturalean, Apirilak 6-7-8